XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ondorioz, euskal industria-sektoreak ekonomiaren garapenean duen garrantzia dela-eta, EAJ-PNV eta EA alderdiok sektore hau tinkotu eta bultzatu nahi dugu ondoko jarduketa-ildoetatik abiatuta:

- Industriaren eta ekonomia-sustapenaren arloan euskal administrazio publikoen artean Erakundearteko Plan bat lantzeko beharrezkoak diren ekintza guztiak egiteko konpromisoa hartzea dauden eskariei erantzun eraginkorra ematearren. Plan honek lurraldearteko oreka erraztu beharko du eta eremurik kaltetuenei arreta berezia eskaini beharko die.

- Industria- eta ekonomia-jarduera erraztera eta, beraz, produkzio-inbertsioa eta enpleguaren sorkuntza handitzera zuzendutako ekonomia- eta zerga-baliabide eta -pizgarri guztiak argitu, koordinatu, sustatu eta hedatzea. Halaber, Europako jarraibideen arabera inbertsio berriak erakartzeko berariazko fondoak edo programak edukitzeko konpromisoa hartuko da.

- Industria-lurzorua edukitzeko aukera erraztea eta lurzoru hau jarduera eta enplegua sortzeko proiektu orotarako eskuragarria izateko neurriak hartzea.

- Euskal enpresak nazioarteko bihurtzearen eta Europako diru bakarrerako egokitzapen-prozesuen alde agertzea.

- Euskal industriaren lehiakortasunerako lagungarriak izango diren enpresa-itun estrategikoen lorpena bultzatzea.

- Aurreko legegintzaldian onartu zen eta kanpoarekiko menpekotasuna murriztuz bertako produkzioa gehitzeko helburua duen Energia Planaren norabideen araberako energia-politika garatzea. Horrela, energia-dibertsifikazioa eta energia garbi eta berriztagarrien erabilera sustatuko da.

- Halaber, Zientzia-Teknologia-Enpresa sistema garatzea, etengabeko ikerketa eta berrikuntza teknologikoan eta gure profesionalen prestaketan oinarrituta dauden Zientzia eta Teknologia Planaren norabideei jarraiki.

- Enpresetan epe ertain eta luzerako estrategia teknologiko bat sustatzea.